ONGI ETORRI URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLARA


Kaixo lagunok!!!
Ongi etorri Urretxu Zumarraga ikastolara. Txoko honetan gure ikastolako 4 urtekoen gelan sartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gure eguneroko ekintzak eta noizbehinka egiten ditugun iharduera bereziak kuxkuxeatu ditzakezue.
Urretxu-Zumarraga ikastola, Gipuzkoako Urola baiaran aurkitzen den Urretxuko herrialdean dago kokatua eta bertan Urretxu, Zumarraga eta inguruko herri txikietako lagunak biltzen gara, hala nola, Ezkiokoak, Aginakoak eta abar.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

GURE JANGELA

Goiz osoa gelan lan eta lan ibili ondoren gure sabela zarata arraroak egiten hasten da eta orduan konturatzen gara jangelara joateko ordua iritsi zaigula. Gelakide batzuk etxera joaten dira bazkaltzera, baina gure gurasoak lanean daudenez guk ikastolan bazkaltzen dugu eta egia esan oso ondo pasatzen dugu bertako lagunekin jolasten. Gure zaintzaileek askotan esaten digute ez dakitela zertara joaten garen, bazkaltzera ala jolastera eta beharbada bi gauzetara joaten garela esan dezakegu!!jaja!!! Gainera bazkaldu eta hortzak ondo ondo garbitu ondoren jolastera joaten gara, eguraldi ona egiten duenean kanpora eta euria ari duenean berriz, ikastolan bertan geratzen gara. Gaur barazki purea zegoen lehenengo (batzuri ez zaigu gehiegi gustatzen, baina denetik jaten ikasi behar dugu) baina bigarren platera kroketak zeuden eta hori bai, hori ziztu bizian jaten dugu, gainera gaur postre bezala natilak!!iuppiiii!!! Begira, begira zeinen ondo bazkaltzen dugun.

No hay comentarios: