ONGI ETORRI URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLARA


Kaixo lagunok!!!
Ongi etorri Urretxu Zumarraga ikastolara. Txoko honetan gure ikastolako 4 urtekoen gelan sartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gure eguneroko ekintzak eta noizbehinka egiten ditugun iharduera bereziak kuxkuxeatu ditzakezue.
Urretxu-Zumarraga ikastola, Gipuzkoako Urola baiaran aurkitzen den Urretxuko herrialdean dago kokatua eta bertan Urretxu, Zumarraga eta inguruko herri txikietako lagunak biltzen gara, hala nola, Ezkiokoak, Aginakoak eta abar.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

ARGITXO ETA EUSKARAZ BIZI!!!


Gure ikastolan badugu pertsonai alai eta bitxi bat, ARGITXO du izena eta euskararen lagun eta babeslea da.
Argitxok ekintza asko prestatzen ditu gure ikastolan bertako haurrek euskeraz egin dezagun, Euskeraz Bizi astea esaterako. Euskeraz Bizi ikastolen elkarteak bideratuta, haurrengan euskarazko komunikazio-ohiturak hobetu eta areagotzeko proiektua da eta gu bertako partaide gara. aste horretan zehar ikastolako haur guztiek hilabeteetan gelan entsaiatutako ekintzak burutzen ditugu eta noski, guk ere gurea egiten dugu.
Argitxo beti dago gurekin, urtaro ezberdinetan, ibilaldietan,... eta ia beti poz-pozik egoten bada ere, noizbehinka tristetu egiten da, gu gaztelaniaz hitz egiten entzuten gaituenean.
Begira hau da argitxoren kanta, bai polita ezta??


Argitxoren kanta


Neri deitzen didate
Argitxo iratxoa
eskuan kriseilua,
buruan txanoa.
Txiki-txikia naiz ni,
mendiko magoa,
leizezuloa utzi
(e)ta hirira noa.

Harri murri zap(at)ero
bero, bero, bero
haurrak egin euskaraz
orain eta gero!

Ni ezkutatzen naiz
edozein txokotan:
motxilan, poltsikoan
edota karnetan.
Egunez ikastolan
nabil gehienetan
(e)ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.


Harri murri...

Ezin nauzu ikusi
ez eta ikutu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu.
Eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez eta mesedez
euskaraz mintzatu.


Harri murri...


Gauza harrigarriak
egiten badakit
magia ikasi nuen
txiki-txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik,
jolasorduak ere
luza ditzaket nik.


Harri murri...

No hay comentarios: