ONGI ETORRI URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLARA


Kaixo lagunok!!!
Ongi etorri Urretxu Zumarraga ikastolara. Txoko honetan gure ikastolako 4 urtekoen gelan sartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gure eguneroko ekintzak eta noizbehinka egiten ditugun iharduera bereziak kuxkuxeatu ditzakezue.
Urretxu-Zumarraga ikastola, Gipuzkoako Urola baiaran aurkitzen den Urretxuko herrialdean dago kokatua eta bertan Urretxu, Zumarraga eta inguruko herri txikietako lagunak biltzen gara, hala nola, Ezkiokoak, Aginakoak eta abar.

jueves, 11 de diciembre de 2008

ANIMALIAK

Gure adineko haurrek asko maite ditugu animaliak, eta gustora hitz eta jolas egiten dugu animaliak hizpide dituzten gaien inguruan. Ipuin asko izaten ditugu animalien inguruan sortuak : 3 txerrikumeen ipuina, 7 antxumeak, iñurria eta txirrita,...

Hemen proposatu ditugun 5 jolasak ere animalien inguruan dira. Bertan izenak identifikatu, animalien ezaugarriak aukeratu,... egin beharko duzue. (ariketaren batean irakaslearen laguntza beharko duzue izenak identifikatzeko, baina hau ere oso diberdigarria da).

Jarraitu behekaldean agertzen diren fletxak eta jolas guztietara jolastu ahal izango duzue!!
Animo, oso dibertigarriak dira eta!!!


martes, 25 de noviembre de 2008

7 ANTXUMEEN IPUINA

Oraingo honetan 7 antxumeen ipuina kontatuz eta landuz gabiltza gelan. Ipuin asko izaten ditugu urtean zehar eta hauetako bakoitzarekin gauza ezberdinak lantzen ditugu irakaslearen laguntzaz. Oraingo ipuina oso ipuin polita da, eta hemen azpian jarri dizuegu zuek ere ikus dezazuen.
Ipuin bakoitzak bere abesti eta olerkia izaten ditu eta jarraian olerkia ere idatziko dizuegu, guk bezala, etxean ere azal dezazuen.



BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

OLERKIA

Nire antxume txikiak,

gorri, beltz eta txuriak,

guri-guri nik haziak!

Zoritxarrean hemen etxean

gaur nik bakarrik utziak:

Non zarete,non

nire antxume txikiak?

Nire antxume mutur txikiak,

txuri-gorri, txuri-gorriak,

berdin zazpiak.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

GURE JANGELA

Goiz osoa gelan lan eta lan ibili ondoren gure sabela zarata arraroak egiten hasten da eta orduan konturatzen gara jangelara joateko ordua iritsi zaigula. Gelakide batzuk etxera joaten dira bazkaltzera, baina gure gurasoak lanean daudenez guk ikastolan bazkaltzen dugu eta egia esan oso ondo pasatzen dugu bertako lagunekin jolasten. Gure zaintzaileek askotan esaten digute ez dakitela zertara joaten garen, bazkaltzera ala jolastera eta beharbada bi gauzetara joaten garela esan dezakegu!!jaja!!! Gainera bazkaldu eta hortzak ondo ondo garbitu ondoren jolastera joaten gara, eguraldi ona egiten duenean kanpora eta euria ari duenean berriz, ikastolan bertan geratzen gara. Gaur barazki purea zegoen lehenengo (batzuri ez zaigu gehiegi gustatzen, baina denetik jaten ikasi behar dugu) baina bigarren platera kroketak zeuden eta hori bai, hori ziztu bizian jaten dugu, gainera gaur postre bezala natilak!!iuppiiii!!! Begira, begira zeinen ondo bazkaltzen dugun.

sábado, 15 de noviembre de 2008

MUSIKA

Guri asko gustatzen zaigu gelan lanean gabiltzan bitartean musika entzun eta abesten aritzea. Abesti asko ditugu gustoko baina gehien gustatzen zaizkigunak "Pirritx eta Porrotx"-enak dira.
Zuek ere eguna guk bezain alai igaro dezazuen hemen duzue gure abesti gogokoenetariko bat.

PSIKOMOTRIZITATEA

Aste osoa egoten gara ostiral arratsaldea noiz iritsiko zain. Hain zuzen ere, ostiral arratsetan joaten gara psikomotrizitate gelara eta asko gustatzen zaigu. Gustora ibiltzen gara saltoka, txilipurdika,....
Gainera andereñoak oso ongi azaltzen dizkigu psikomotrizitate gelako arauak eta behin denok prest gaudenean paretaren deuseztea egiten dugu ondoren denok jolasean hasi gaitezkeelarik. Badakigu psikomotrizitatea guretzat jolasa bada ere, gure osasunerako alde oso interesgarriak dituela, hau da, gu saltoka, itzulipurdika eta lasterketak egiten gabiltzanean gure eboluzioan aurrerapausoak ematen ditugula, garapen fisiko, sozial eta psikikoa ahalbideratzen baitu.
Oso garrantzitsua da baita ere, psikomotrizitateak gainerako gizakiekin komunikatzeko ahalbideratzen digun momentua.
Guri arratsalde guztiak ostiralekoak bezalakoak izatea gustatuko litzaiguke!!!!
Ikusi, ikusi zeinen ongi pasatzen dugun!!!!

GELAKO TXOKOAK

1-Harrera txokoa: Egunero zenbait momentutan taldeko ume guztiekin korroan bilduta egongo gara.
Txoko honetan ondo antolatuta horma irudirako gunea, ohar eta eskutitzen panela, kanta, olerki eta hiztegirako espazioa eta eguneroko errutinak (izenak, eguraldia, egutegia,...) egoten dira.
Txoko honen berezitasunik nagusiena komunikazioaren agerpena izango da, denen artean iharduera kolektiboak eginez.




2-Eraikuntzen txokoa:Haurraren sormenari atea zabaltzen dion txokoa da hau. Bertan indibidualki eta taldean jolasten dute, eraikuntza ezberdinak eraikiz eta beren jolasak antolatuz.
Bertan aurkitu dezakegun materiala:
  • Egurrezko piezak
  • Plastikozko piezak
  • Ibilgailuak
  • Animaliak
  • Materialak gordetzeko kaxak




3-Espresio plastikoaren txokoa: Txoko honen berezitasunik nagusiena ez da aprendizai didaktiko espezifikoaren garapena soilik, baizik eta haurren sormena eta adierazteko grina,... Marrazkiak, eskulanak,... egiteko txokoa izango litzateke.
Bertan aurkitu dezakegun materiala:
  • Mahaiak eta aulkiak
  • Margoak
  • Errotulagailuak
  • Arkatzak
  • Borragomak
  • Guraizeak
  • Papera
  • ...



4-Liburutegi txokoa: Espazio eroso eta atsegina izan behar da. Bertan gustora egoten dira liburuak begiratzen eta gehienbat norberaren famili album.a gainontzekoei erakusten.
  • Aulkiak
  • Alfonbra
  • Ikastolako ipuinak
  • Etxetik ekarritako ipuinak
  • Ikasle bakoitzaren album-ak



5-Jolas sinbolikoaren txokoa: Imitazioaren bitartez, haurrak inguruarekin harremanetan jartzeko modua topatzen du txoko honetan. Helduen jokaerak behatu eta imitatzen ditu: orraztuko balitz bezala, takoiekin ibiliko balitz bezala, sukaldatuko balu bezala,...
Materiala:
  • Sukaldea
  • Panpinak
  • Panpinentzat erropak
  • Ispilua
  • Etxeko tresneria
  • ...

miércoles, 12 de noviembre de 2008

ARGITXO ETA EUSKARAZ BIZI!!!


Gure ikastolan badugu pertsonai alai eta bitxi bat, ARGITXO du izena eta euskararen lagun eta babeslea da.
Argitxok ekintza asko prestatzen ditu gure ikastolan bertako haurrek euskeraz egin dezagun, Euskeraz Bizi astea esaterako. Euskeraz Bizi ikastolen elkarteak bideratuta, haurrengan euskarazko komunikazio-ohiturak hobetu eta areagotzeko proiektua da eta gu bertako partaide gara. aste horretan zehar ikastolako haur guztiek hilabeteetan gelan entsaiatutako ekintzak burutzen ditugu eta noski, guk ere gurea egiten dugu.
Argitxo beti dago gurekin, urtaro ezberdinetan, ibilaldietan,... eta ia beti poz-pozik egoten bada ere, noizbehinka tristetu egiten da, gu gaztelaniaz hitz egiten entzuten gaituenean.
Begira hau da argitxoren kanta, bai polita ezta??


Argitxoren kanta


Neri deitzen didate
Argitxo iratxoa
eskuan kriseilua,
buruan txanoa.
Txiki-txikia naiz ni,
mendiko magoa,
leizezuloa utzi
(e)ta hirira noa.

Harri murri zap(at)ero
bero, bero, bero
haurrak egin euskaraz
orain eta gero!

Ni ezkutatzen naiz
edozein txokotan:
motxilan, poltsikoan
edota karnetan.
Egunez ikastolan
nabil gehienetan
(e)ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.


Harri murri...

Ezin nauzu ikusi
ez eta ikutu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu.
Eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez eta mesedez
euskaraz mintzatu.


Harri murri...


Gauza harrigarriak
egiten badakit
magia ikasi nuen
txiki-txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik,
jolasorduak ere
luza ditzaket nik.


Harri murri...

viernes, 7 de noviembre de 2008

ARTELANA

Ezagutzen al duzue Agustin Ibarrolaren Naielen ostadarra edo baso margotua??? Ezagutzen al duzue horrelako basorik?? Zer iruditzen zaizue???
Ba guk gure gaia aitzakitzat hartuta, gelan, Naielen ostadarra aztertu dugu.
Borobilean jarrita eta argazkia parean genuela denon artean artelanari buruzko eztabaida sortu genuen, honela haurren ulermena eta adierazpena landuaz. Oso harrigarria da baso bat horrela margotua aurkitzea eta honek haurren irudimen eta fantasia areagotu zituen.
Haurrei asko gustatu zitzaien basoa eta horren inguruan zer egin pentsatzen genbiltzala zera otu zitzaigun: Etxetik haur bakoitzak sukaldeko paperezko "rolloaren "kartoia ekarri zuen (horrela beraiek eskulanaren partaide zuzen bihurtuz) eta eta ikasgelan, dena prest jarri ondoren, "rollo" hoiek basoko zuhaitzak izango balira bezala margotu genituen,hau da, guk gure baso margotua sortu genuen.
Ikusi zeinen politak geratu zitzaizkigun!!!!



BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

UDAZKENEKO FRUITU LEHORRAK

Egun hauetan gelan lantzen ari garen gaia kontuan hartuta, UDAZKENA alegia, garai honetan aurki ditzakegun fruitu lehorrak zeintzuk diren, nolakoak diren, ... aztertzen ibili gara.
Talde osoa joan ginen Urretxuko azokara erosketak egitera eta bertan, gaztainak, intxaurrak, urrak, ... erosi genituen.
Gelan, hauek aztertzeari ekin genion, gehienbat, intxaurra eta urra. Zuritu gabe nolakoak diren, zein itxura duten, ... eta oskola kendu ondoren berdin. Han ibili ginen mailuarekin intxaurrak eta urrak zuritzen, golpea eman eta haurrek oskola kendu eta barruko fruitua ateratzen zuten, honela azala eta fruitua ezberdinduz.
Ondoren, hamaiketako bikaina egin genuen zuritu genituen fruitu lehorrak janez!!!
BubbleShare: Share photos - Craft Ideas