ONGI ETORRI URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLARA


Kaixo lagunok!!!
Ongi etorri Urretxu Zumarraga ikastolara. Txoko honetan gure ikastolako 4 urtekoen gelan sartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gure eguneroko ekintzak eta noizbehinka egiten ditugun iharduera bereziak kuxkuxeatu ditzakezue.
Urretxu-Zumarraga ikastola, Gipuzkoako Urola baiaran aurkitzen den Urretxuko herrialdean dago kokatua eta bertan Urretxu, Zumarraga eta inguruko herri txikietako lagunak biltzen gara, hala nola, Ezkiokoak, Aginakoak eta abar.

jueves, 11 de diciembre de 2008

ANIMALIAK

Gure adineko haurrek asko maite ditugu animaliak, eta gustora hitz eta jolas egiten dugu animaliak hizpide dituzten gaien inguruan. Ipuin asko izaten ditugu animalien inguruan sortuak : 3 txerrikumeen ipuina, 7 antxumeak, iƱurria eta txirrita,...

Hemen proposatu ditugun 5 jolasak ere animalien inguruan dira. Bertan izenak identifikatu, animalien ezaugarriak aukeratu,... egin beharko duzue. (ariketaren batean irakaslearen laguntza beharko duzue izenak identifikatzeko, baina hau ere oso diberdigarria da).

Jarraitu behekaldean agertzen diren fletxak eta jolas guztietara jolastu ahal izango duzue!!
Animo, oso dibertigarriak dira eta!!!


No hay comentarios: